Aurkigune gizarte-aktibazioko proiektu komunitario bat da, non auzoko pertsonen arteko topaketa errazten da. Helburua komunitatearen dinamikan laguntzea da, partaidetzaren bidez pertsona guztiek beren lekua aurkituko duten sare sendoagoak sortzeko. Elkartzeko eta elkartasuna adierazteko lekua da. Proiektua errealitate desberdinak dituzten bi auzotan gauzatuko da: Bizitegik Errekalden eta Zubietxek Abusun, La Casa Amarilla izeneko lokal batean.
Gure ustez, horrela auzo nortasuna indartzen dugu, harro sentitzen baikara pertsona guztiek ekarpenak egiten dituzten eta parte hartzen duten auzoa izateaz, inor soberan ez dagoen gizarte eredu txiki bat sortzen lagunduz. Komunitate-jardueretan parte hartzeak interesa pizten dien pertsona-talde bat gara. Komunitatearen zerbitzura jartzeko trebetasunak eta indarguneak garatu nahi ditugu eta auzoarekin konpromisoa hartzen dugun pertsonak gara.